XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etenbako errezkadea zan, baña gauza onik egiteko antz gitxi eroiela ziraustan neure buruak.

Aren ganorabako banaka-mordokeak ezeban indarrik agiri.

Izan be, izentauko tokietarantza itsumustuka emoniko aginduak betetara, ariñeketa estuan yoiazan guda-saildi bereziñetako taldeak izan bear eben.

Ikusita geroxe geure gudateko lenengo egunetan ez izkillurik, ez gudarako gertasunik ezkenduanean, euren buruz mendiratu ziran gure eizarako suizkilludunak gomutaratu yatazan.

Zuzentasuna ostikopeturik, etsaiak eraso eban euren aberriaren alde ekitera etozan Prantziar gudariok, beljikarrak gogatsu, eskuak apurtueneko txaloakaz artu ebezan.

Berbiztu zan lengo gudateko alkartasun deuna.

Euren aberriaren aldezleoi gozoak eta erregarria eskeintzen eutsezan andrazkoak; eta askok bitzuon ikurrintxuari goian eraginka ziardutsela, lorak yaurtiten eutsezan.

Garaikundea eurena izango zala uste eban erri aregaz gogatsu bat egin genduan guztiok.

Nik neure urte biko semetxua al neban goren yasota neukan, garalle etorteko zireanok gudategirantzan ondo ikusi al egizan.

Etzan luzeroko izan gure itxaropen baikor au.

Biaramon goizetik barri txarrak elduten asi yakuzan.

Belbil ariñetan igeska etozanakandik yakin genduzan.

Igeskariok Prantzia'ko mugarantza egiñalean yoiazan, batez be La Panne eta Bry Dunnes'en zear, itxasalderengo bideak onetxek ziran-da.

Orduantxe yakin genduan zelan doixtarrak Luxenburgo'tik zear igarota, Prantzia'n barrura Sedan'era urreratuez yoiazan; ta Beljika'n bertan zear be aurreko zaindokiak birrinduta, bizkor egiela.

Geuk be Prantzia'ra yoatea erabagi genduan, baña ez arik eta Beljika'n babestuta egozan beste Euzkotarrak geurekin bat egiñartean, euren zain gengozala ta La Panne'n bat egingo genduala iragarri geuntsen-da.

Iru egun emon genduzan euren zain.

Doixtarren igesi etozanok ordutik ordura geitzen ziran.

Noz edo noz gutarrok be eldu ziran orraitio.

Eurok ekarguen gudeazko eretxia ezin ezkorragoa zan.

Eroso-eroso Beljika'n zear etozan Hitler'en gudarozte belbilduak ekarren burdiñotsa entzuela, Liexa'tik urten eben eurotatiko bik.